Txistularien Topaketa ospatuko dute Beran igandean

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 13a

70 bat txistulari espero dituzte igandean Beran. Artxiboko argazkia

Julio Caro Barojaren jaiotzaren mendeurreneko ekitaldien baitan

Don Julioren arrastoa izenburupean, Julio Caro Barojaren jaiotzaren mendeurrena gogoratzeko urte osoan eginen ekitaldien baitan Txistularien Topaketa ospatuko da ekainaren 15ean.

Don Julioren arrastoa izenburupean, Julio Caro Barojaren jaiotzaren mendeurrena gogoratzeko urte osoan eginen ekitaldien baitan Txistularien Topaketa ospatuko da ekainaren 15ean.

Igande goizeko 11etatik aitzinera kalejira eginen dute Altzaten barna eta Txistularien aktuazioa Itzea barrenean. 12:30ean erraldoiekin batera ibiliko dira txistulariak Altzaten eta akabatzeko Itzea aitzinean joko dute. Guztira 70 bat txistulari bilduko dira Beran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun