Lesakako Mendi Itzulia hamabigarren urtez antolatu du Beti Gazte elkarteak, Udalaren laguntzaz. Ekainaren 15ean, igande goizeko 7:00etatik 7:30era abiatuko dira mendizaleak eta bi ibilbide izanen dituzte aukeran.
Laburrena, 23 kilometro luze eta 1.300 metro desnibela duena, plazatik abiatu eta Nabazen barna Agiñara igoko da, Domiko, Burnaiztegi, Pagolleta, Apittu eta Sastrinen barna, berriz ere plazan helmugaratzeko.
Luzeenak, 32 kilometro luze eta 1.800 metro desnibela duenak, ibilbide beretsua izanen du, baina Apittutik Sastrinen barna jautsi beharrean, oraindik ere Unanue, Igantziko Kopara eta Frainera igo beharko dute mendizaleek, herrira jautsi aitzin.