Haurraren Eguna ekainaren 13 eta 15ean ospatuko dute Etxalarren eta egitarau zabala prestatu dute bi egunetarako. Igandean, ipuin topaketa izanen da plazan trikitilariek alaituta.
Ortziralean 11:15ean eskolako ateak irekiko dituzte. Ikasleek kontzertu ttiki bat eskainiko dute eta ondoren lanak ikusteko aukera izanen da. Igandean 10:30ean berriz ere eskolako ateak irekiko dira. 12:15ean plazan ipuin topaketa izanen da trikitilariek alaitua. Bertan, gela bakoitzeko ikasleek ipuin bat ozenki irakurriko dute eta parte hartzaile bakoitzari liburu bat emanen zaio oroigarri gisa. 13:30ean guraso elkarteak antolatutako bazkaria izanen da eta bazkalondoan udalaren eskutik ipuin kontalaria.