Txertoen inguruko solasaldian antolatu dute larunbatean Arantzan

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 11

Aitziber Almandoz herriko fisioterapeuta eta Silvano Baztan medikua izanen dira hizlari

Aitziber Almandoz fisioterapeutak txertoen inguruan bertze ikuspuntu bat emateko solasaldia antolatu du ekainaren 14an, larunbat goizeko 11etan Arantzako Baskulan. 0-2 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendua da, maiz txertoen inguruan izan ditzakegun zalantzak argitzeko asmoz.

Aitziberrekin batera, gaian arront jauntzia den Silvano Baztan Iruñeko medikuak ere parte hartuko du eta norbaitek joateko asmorik badu Aitziberri jakinarazi behar dio ekainaren 12a baino lehen, 699 012012 telefonora deituta.

Aitziberrek urte saila daramazki fisioterapeuta alorrean lanean, bereziki hau­rren arnasketa fisioterapia lantzen. Iaz, erraterako, Lovexair fundazioak antolaturiko arnasketa fisioterapiaren inguruko lehiaketa irabazi zuen, Arnasketa fisioterapia hezkuntzan izeneko lanarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun