Lesakako haurrek bere herria, ohiturak eta historia ezagut ditzaten Beti Gazte elkarteak Udalaren laguntzarekin urtero antolatzen duen Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketan 43 neska-mutiko parte hartu dute aurten, 30 galderari erantzunez: A mailan (LH 1-2) 9; B mailan (LH 3-4-5) 21 eta C mailan (LH 6. Maila eta DBH 1-2) 13. Ekainaren 6an banatu zituzten sariak Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan.
A mailan Ibon Ruiz Sarasolak lortu zuen lehen saria, Aitor Galardi Txoperenak bigarrena, Jon Galardi Txoperenak hirugarrena eta Iker Telletxea Oiarzabalek laugarrena.
B mailan, lehen saria Josu Zubieta Eneterreagak eskuratu zuen, bigarrena Jon Ander Ruiz Sarasolak, hirugarrena Iraia Etxarte Telletxeak eta laugarrena Maddi Igoa Apezetxeak.
C mailan, azkenik, Amaia Lasaga Barrosorentzat izan zen lehen saria, Mikel Galardi Txoperenarentzat bigarrena, Ane Telletxea Oiarzabalentzat hirugarrena eta Olaia Urdangarin Tabernarentzat laugarrena.
Galdera gehien ongi erantzun dituen haurra Josu Zubieta Eneterreaga izan da eta honek bere saria jaso zuen.