Bortzirietako ikasleak saritu dituzte VIII. Mikroipuin lehiaketan

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 10a

Joan den astean banatu zituzten sariak Berako Labiaga ikastolan. Utzitako argazkia

Euskara Kultur Elkargoak eta Pamiela argitaletxeak Berako Labiaga ikastolan banatu zituzten sariak

Euskara Kultur Elkargoak eta Pamiela argitaletxeak antolatutako zortzigarren mikroipuin lehiaketako sariak banatu zituzten joan den astean Berako Labiaga Ikastolako Eztegarako egoitzan. D ereduko saridunen artean, baziren Bortzirietako ikasleak ere.

Euskara Kultur Elkargoak eta Pamiela argitaletxeak antolatutako zortzigarren mikroipuin lehiaketako sariak banatu zituzten joan den astean Berako Labiaga Ikastolako Eztegarako egoitzan. D ereduko saridunen artean, baziren Bortzirietako ikasleak ere.

Erraterako, Lehen Hezkuntzako lehen saria, Berako Labiaga ikastolako 6. Mailako Urko Telletxea Etxandik eskuratu zuen “Izua” lanarekin. Ohorezko aipamenak izan zituzten Lesakako Tantirumairu ikastolako 5. mailako Ainara Etxeberria Terrerosek, “Gaua ipurtargientzat” lanarekin eta Iratxe Muxika Karrionek “Sardexka baten bizitza” lanarengatik.

 

Urko Telletxearen Ipuin saritua

"Izua"

Gau hartan, kapitaina itsasontziko koadernoan, urduri, hasi zen idazten, kontatzen: pasatutako egun beltzak egin ahaztezinak. Denak hilak, den-denak hilak zeuden. Itsasontzi hartan bera zen bizirik irauten zuen bakarra. Nola adieraz zezakeen beldurra, bakardadea, barruko tristura hura? Nola ezabatu ikusi eta aditu zuena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun