Hitzaldia txertoen inguruan

Nerea ALTZURI 2014ko ekainaren 12a

Larunbat honetan, ekainak 14, 11:00etan Bas­kulan, Aitziber Almandoz fisioterapeutak txertoen in­guruan bertze ikuspuntu bat emateko solasaldia antolatu du. 0-2 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendua da, maiz txertoen inguruan izan ditzakegun zalantzak argitzeko asmoz. Aitzibe­rrekin batera, gaian ­arront jaun­tzia den Silvano Baztan Iruñeko medikuak ere parte hartuko du eta norbaitek joateko asmorik badu Aitziberri jakinarazi behar dio ekainaren 12a baino lehen, 699 012012 telefonora deituta.
 
Aitziberrek urte saila daramazki fisioterapeuta alorrean lanean, bereziki hau­rren arnasketa fisioterapia lantzen. Iaz,  ­erraterako, Lovexair fundazioak antolaturiko ar­nasketa fisioterapiaren inguruko­ lehiaketa irabazi zuen, Arnas­­keta fisioterapia hezkun­tzan izeneko lanarekin.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun