Enaitzen aldeko egun bikaina izan zen larunbatekoa Beran

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 10a

Enaitzen aldeko egun ederra izan zen larunbatekoa Beran. Utzitako argazkia

Enaitz lagundu zozketako 10 saski ederren zenbaki sarituak atera zituzten, baina hiru saridun bakarrik agertu dira oraingoz

Enaitz Gara guraso taldeak antolatuta besta egun handia izan zen larunbatekoa Beran. Goizetik hasi eta arratsaldera bitarte, puzgarriak, eskulanak, ezinduendako jolasak eta bertze hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izan zuten haurrek, musikaz lagunduta. Taloak, krispetak eta pintxoak jan eta tragoa hartzeko modua ere izan zuten. Merkatarien laguntzarekin osatutako hamar saskiren zozketa egin zuten eta hau idazterakoan hiru saridun bertzerik ez dira agertu.

Zenbaki saridunak

1) 0128 IGONE PAPERTEGIAN SALDUA

2) 9782 FANTXIKEN SALDUA (SARIDUNA GONZALO ERRANDONEA)

3) 3402 SALMENTA POSTUAN SALDUA (SARIDUNA MARIA LARRETXEA)

4) 0348 AMALEUN ARRAINDEGIAN SALDUA

5) 9194 ITZIAR IPARRAGIRREK SALDUA

6) 3637 CRISTELLEK SALDUA

7) 9057 PURIENEAN SALDUA

8) 7056 URKI IRAZOKIK SALDUA (SARIDUNA MARIA EIZAGIRRE)

9) 8570 EKIÑE ZAPIAINEK SALDUA

10) 0136 IGONE PAPERTEGIAN SALDUA

Saridunek hilabeteko epea izanen dute aurkezteko eta epe horretan agertzen ez badira, berriz ere errepikatu eginen da zozketa. Harremanetarako telefono zenbakia: 637920545 (Nagore).

Ekimenean lagundu dutenen zerrenda hagitz luzea da. Horregatik, Enaitz gara guraso taldetik diotenez, «ez genuke inor ahantzi nahi, mila esker guztioi».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun