Baztan-Bidasoaldeko XXVII. Bertsopaper lehiaketako sariak banatu dituzte

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 9a

Baztan-Bidasoaldeko bertsopaper lehiaketan sarituak suertatu diren gehienak, ortziralean Berako Kultur Etxean. Aitor Arotzena

Guzira 162 lan aurkeztu dira eta kategoria nagusian Julen Zelaietaren bertso-xortak lortu du lehen saria

Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin batera antolatutako Baztan-Bidasoaldeko XXVII. Bertsopaper lehiaketako epaimahaiak saridunak jakitera eman ditu eta sariak banatu zituen ekainaren 6an Berako Kultur Etxean egindako ekitaldian. Guztira 162 lan entregatu dira lehiaketara. Ikusi argazkiak

Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin batera antolatutako Baztan-Bidasoaldeko XXVII. Bertsopaper lehiaketako epaimahaiak saridunak jakitera eman ditu eta sariak banatu zituen ekainaren 6an Berako Kultur Etxean egindako ekitaldian. Guztira 162 lan entregatu dira lehiaketara. Ikusi argazkiak

10 urte arteko partaideak biltzen zituen A mailan lehenbiziko saria Lesakako Orti Arotzena Porturentzat izan da, Zozketan irabazle lanarengatik; bigarren saria hiru lanek eskuratu dute: Lesakako Jon Urrusolo Elgorriagaren Kanpora zoaz, Berako Adur Huizi Matxiarenaren Paxtor eta Berako Ekiñe Taberna Fagoagaren Bera lanek.

11-14 urte artekoen B mailan, lehenbiziko saria Berako Ekhiñe Zapiain Arlegiren Ez da erraza izan lanak eskuratu du. Bigarren saria, Uxue Mesa Garmendia lesakarraren Maleta prestatzen lanak jaso du. Kategoria honetan ere hiru aipamen egin ditu epaimahaiak, Lesakako Iratxe Muxikaren Lanera urruti, Berako Kattalin Berasainen Sari kadukatua eta Berako Nahikari Loiarteren Nere lagunak lanentzat.

15-18 urte artekoen C mailan lehenbiziko saria Lesakako Maddalen Lopez Tapiaren LOMCE bertso-xortak jaso du eta bigarren saria, Zubietako Beñat Etxekolonea Diezen Euskara lanak.

18 urtetik goitikoen D mailan, azkenik, iaz bezala lehenbiziko saria Berako Julen Zelaieta Iriartek eskuratu du, Oroitza soil bat lanarekin eta bigarren saria Lesakako Eneko Fernandez Maritxalarren Hauteskundeak lanak eskuratu du.

Sari banaketaren aitzinetik, eskualdeko bertso-eskola ezberdinetako ikasleek beraien bertso antzeztuak eskaini zituzten oholtzan eta giro ederra izan zen Berako Kultur Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun