Beti Gazte elkartearen Eguna ospatuko dute larunbatean Lesakan

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 6a

Ortziral arratsaldean, berriz, Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sariak banatuko dituzte

Lesakako Beti Gazte elkartearen Eguna ospatuko dute ekainaren 7an. Mendi irteera, talde ezberdinen arteko futbol-7 partidak eta Kasinon afaria izanen dute egitarauan. Ortziral arratsaldean, berriz, Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketaren sari banaketa eginen dute.

Larunbat goizeko 8etan mendi irteera antolatu dute, haur eta helduentzat. 16:00etatik 19:00etara futbol 7 partidak jokatuko dituzte Mastegin. Beti Gazteko kategoria ezberdinetako neska-mutikoak (benjaminak, alebinak, neskak, infantilak, kadeteak, jubenilak eta handiak) nahasian ariko dira. 21:30ean afaria izanen dute Kasino jatetxean.

Ezagutu Dezagun Lesaka

Ezagutu dezagun Lesaka lehiaketaren sari banaketa, berriz, ekainaren 6an, ortziral arratsaldeko 6etan eginen dute Harriondoan. Jakina denez, herriko neska-mutikoek Lesakari buruzko 30 galderari erantzun behar izan diote. Estitxu Mentaberri ipuin kontalaria ere bertan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun