Berako Abesbatza Aragoiko Borja herrira joanen da asteburu honetan eta bertako Santa Maria Kolegiatan emanaldia eskainiko du larunbat arratsean. Ateraldia, Aragoiko inguru hori ezagutzeko ere baliatuko dute.
Larunbat goizeko 08:45ean abiatuko dira Beratik eta Vera del Moncayo herrian Veruelako monastegia bisitatu eta Pagos del Moncayo upategian kata bat eginen dute. Bazkariaren ondotik bisita gidatua izanen dute Ecce Homon eta Borjan.
Gero, 20:30 aldera kontzertua eskainiko dute Santa Maria Kolegiatan. Fátima Gonzalezen gidaritzapean, Festara (Pablo Sorozabal); Alfonsina y el Mar (Arie Ramirez); Wen Sixty Four (Lennon); Oles Ezkonberriak (Aita Madina); Engedellos (Poppular de Galicia); De Balde (Rosalía de Castro); El Día que me Quieras (Carlos Gardel); Lascia Ch'io Pianga (Haendel); Va Pensiero - Nabucco ((Giuseppe Verdi); Al son de la Mangulina (Santo Domingo); Gabiltzan Kalez Kale (Pablo Sorozabal) eta Laute Iaute (Iosu Elerdin) kantatuko dituzte eta bisetan, Baldorba eta Mendizaleak.
Behin kontzertua bukatuta eta afaldu ondotik, Tarazonan emanen dute gaua eta igande goizean hiri hori bisitatu eta bazkaldu ondotik, Berara itzuliko dira.