Elias Garralda II. Margoketa azkarreko lehiaketa eta Haur Margoketaren Eguna antolatu ditu Beti Gaztek, Udalaren eta Lesakako Zerbitzuen Elkartearen laguntzaz ekainaren 8rako. Helduei dagokienez, lanak igande goizeko 9etatik 10etara zigilatuko dituzte eta 13:30etik 14:00etara bitartean aurkeztu elkartean.
Lehenbiziko saria 500 eurokoa izanen da eta bigarrena 300 eurokoa. Herriko margolarien artean obrarik hoberenak 150 euroko saria jasoko dute.
Ttikienei dagokienez, hiru maila bereiziko dira: A maila (LH 1-2); B maila (LH 3-4) eta C maila (LH 5-6). Lehiaketa 11:00etan hasi eta 13:00etan bukatuko da eta maila bakoitzeko marrazki hoberenek saria izanen dute. Parte hartzaile guztiek margotzeko materialak eraman beharko dituzte eta antolakuntzak margotzeko taula emanen die.
Epaimahairen emaitzak igande arratsaldeko 6etan emanen dira ezagutzera Alondegiko arkupeetan. Aurketutako lanekin erakuskea bat ere egingo da arratsaldean leku berean.