Haurrentzako besta antolatu du Enaitz Gara Taldeak Beran ekainaren 7rako

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 4a

Maiatzaren 31ean,Donezteben ospatu zen Malerrekaren egunean, esnea saltzen aritu ziren Enaitz Gara guraso taldekoak.Esne brikaz eginiko horma handi batek, gibelean mezu bat ezkutatzen zuen. Euro bat e

Egun horretan eginen dute hamar saskien zozketa

Enaitzi laguntzeko elkartasun ekimenek aitzinera segitzen dute eta Enaitz Gara Guraso Taldeak antolatuta asteburu honetan Malerrekako Egunean parte hartu dute Litro bat esne Enaitzen alde kanpainarekin (argazkian) eta Beran eskainitako Nel Guardino del Suoni dokumentalarekin. Orain arteko ekintzak borobiltzeko eta babesa eskertzeko, ekainaren 7an egun handia prestatu dute, haurrentzako besta batekin.

Larunbat goizeko 11:00etatik 19:30era musikaz alaiturik, puzgarri, eskulan eta ezinduendako jolasetan parte hartzeko aukera izanen dute haurrek. Taloak, krispetak eta pintxoak jan eta tragoa hartzeko modua ere izanen dute. 19:00etan, berriz, merkatarien laguntzarekin osatutako hamar saskiren zozketa eginen dute. Horrez gain, sarreran haurrei doan banatuko dizkieten zenbakiekin Pirritx, Porrotx eta Marimototsen produktuak zozketatuko dituzte. Zenbaki sarituak Ttipi-Ttapa, Xorroxin, eskualdeko ikastetxe, zozketako boletoak saldu diren denda eta ostatuetan eta enaitzlagundu.org atarian argitaratuko dituzte eta sarituek hilabeteko epea izanen dute agertzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun