Toki Ona institutuko Bizikidetza Programa aurkeztu dute Iruñean

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 3a

Bizikidetza Batzordeak Toki Onako ikasle batzuekin antolatutako ekitaldi bat. Utzitako argazkia

Nafarroako Eskola Kontseiluen XV. Jardunaldien baitan

Joan den larunbatean, maiatzak 31, Nafarroako Eskola Kontseiluak Iruñean antolatutako hamabosgarren Jardunaldietan parte hartu zuen Berako Toki Ona Institutuak. Ikastetxeko Bizikidetza Programa aurkeztu zuen Aintzane Gascon irakasleak eta Bizikidetza Batzorde buruak, eta ondotik Mahai inguru batean parte hartu zuen.

Bizikidetza Programa 2005-2006 ikasturtetik egiten dute Toki Onan eta horren berri eman zuen irakasleak Iruñeko jardunaldian. Ondotik, bideo llabur bat ere eskaini zuen, guraso, ikasle eta zuzendariordearen adierazpenak biltzen dituena. Denek ondorio bera ateratzen dute: solastea eta aditzea oinarrizko tresnak direla eta hezkuntza emozionalean lantzen dena ikastetxerako ez ezik, bizitzarako ere baliagarria dela.

Argazkian, Bizikidetza Batzordeak Toki Onako ikasle batzuekin antolatutako ekitaldi bat ageri da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun