Euskaraz Gara zioen mosaikoa osatu zuten Bortzirietan. Zehazki, maiatzaren 31n, larunbat eguerdian egin zuten Lesakan. Mosaikoa osatzearena UEMAren eskutik datorren ekimena da, ekainaren 14an Tolosan ospatuko den Udalerri Euskaldunen Egunaren harira.
Egun horretan Tolosan bertan ere mosaiko erraldoia osatuko da baina eguna iritsi bitartean UEMAko bertze hainbat herrietan ere mosaikoak osatzen ari dira. Bortzirietakoa, erran bezala, larunbatean egin zen Lesakako Harriondoa Kultur Etxearen atarian. Horretarako 133 bortziriar bildu ziren.