18 gasna aurkeztu zituzten Etxalarko XXII. Gasna lehiaketara

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 2a

Etxalarko gasna feriako irabazleak eta epaimahaiko kideak. Irune Elizagoien

Lekarozko Kortariko Bordakoak lortu zuen lehen saria

Ekainaren 1ean, Altxata elkarteak antolatutako XXII. gasna lehiaketa ospatu zen Etxalarren. Denetara 18 gasna aurkeztu ziren lehiaketara eta Lekarozko Kortariko Bordako Julen Arburuak eskuratu zuen 120 euroko lehen saria. Bigarren eta hirugarren saria, 90 eta 75 eurokoak Arantzara joan ziren, Simonen bordako Salvador Madariagarentzat eta Seroren bordako Margarita Madariagarentzat.

Etxalarkoen artean berriz, lehenengo saria (50 euro) Jorge Arizaleta (Ursua baserrikoak) eraman zuena eta bigarrena (30 euro) Josetxo Ariztegik (Intx baserria). Periko Berrueta, Batista Telletxea, Jose Mari Andueza, Juan Antonio Latorre, Patxi Moreno eta Patxiku Irisarrik osatu zuten epaimahaia

Honez gain aurten berrikuntza moduan I. Goxo topaketa ospatu zen Etxalarren. 11 gasna tarta aurkeztu ziren eta guzien artean lote bat zozketatu zen. Hau Andutzeko Maitexari suertatu zitzaion.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun