Udalean Herriko Hirigintza Plana bukatzen ari direla aipatu dute, eta hemendik guttira jendeak ikusi eta alegazioak egin ahal izanen ditu.
Gainera Udalak herritarrekin bilera bat egiteko asmoa du Planaren gaineko azalpenak eman eta arrazoiak argitzeko, baita herritarren iradokizunak biltzeko ere. Beraz, adi egon!