Maiatzaren 18an ibilbide ornitologikoa egin zen Etxalarko naturazaleek antolatuta. Eguraldi ederra lagun, hogei bat lagunek parte hartu zuten eta primerako talde giroan ibili ziren. Herritik sobera urrundu gabe, inguruko belati, oihan eta erreka bazterretatik ibili ziren txoriak ikusten. Ikusitako hegaztien artean, sapeltsak, miru gorri eta beltzak, sai arreak, txirrisklak, enara azpizuriak, kardineroak, sorbeltzak, txorruak, kaskabeltz handiak, beleak, pareta txoriak, txinbo kaskabeltzak, buztanikara txuriak eta horiak, txepetxak, zozoa… izan ziren. Mikel Etxanizek espezie hauen bizimoduaz solastu zuen eta gauza aunitz ikasi zituzten bertaratutakoek.