Gure esku dago

Irune eta Itsaso 2014ko maiatzaren 29a

Irune ELIZAGOIEN

‘Gure esku dago!’ ekimenaren aurkezpena maiatzaren 9an egin zen Kultur Etxean. Nahi duenak aukera izanen du ekainaren 8an Iruñetik Durangora eginen den giza katean parte hartzeko. Horretarako herriko gazteekin harremanetan jarri behar da izena emateko. Gasna feria egunean postu bat egonen da plazan informazioarekin eta apuntatzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun