Ekitaldi xumea eta 120 txirrindulari Salvador Yanciren omenez

Aitor AROTZENA 2014ko maiatzaren 29a

Juanjo GUERRERO

Salvador Yanci zenaren omenez lehen aldiz antolatutako martxa zikloturistan 120 txirrindularik hartu zuten parte maiatzaren 11n. Omenaldi xume bezain hunkiga­rria eskaini zitzaion Salvador zenaren familiari. Amaia Ostolaitz eta Ander Abuin dan­tzariek, Markel Maia txistulari zutela, aurreskua dantzatu zieten Marisol Irigoien alargunari eta Javier eta Leire seme-alabei, baita bertze senideei ere. Ondotik, txi­rrindularitza arloan Yancirekin batera hainbat lanetan aritu zen Pedro Bañares doneztebarrak lore-xorta eman zion alargunari. Familiak eskertu nahi izan zuen omenaldia eta parte hartu zuten txirrindularien borondatea. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun