24 orduko lan uztea eginen dute Zalaingo langileek

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 30a

Mobilizazioekin segitzen dute Zalaingo langileek. Artxiboko argazkia

Ekainaren 3ko 22:00etatik ekainaren 4ko 22:00etara

Joan den maiatzaren 16an Zalain Transformados lantegiko langileek egindako batzar orokorrean maiatzaren 27tik ekainaren 7ra bitarteko greba deialdia erregistratzea erabaki zuten. Maiatzaren 26an egindako batzarrean, berriz, hilaren 27 eta 28rako deitutako paroa bertan behera utzi zuten, hurrengo egunetarako mobilizazioak zehazteko. Izan ere, maiatzaren 27an, Langileen Batzordeko kideak Condesa taldeko zuzendari nagusiarekin bildu ziren.

Maiatzaren 28an egindako batzar orokorrean modu baikorrean baloratu zuen langileen batzordeak bilera hori, nahiz eta lehengaien horniketarekin arazoek segitzen duten, arazo finantzieroak medio. Horregatik, ekainaren 7ra bitarte erregistratutako greba egun horien baitan, 24 orduko geldialdia egitea erabaki dute, zehazki ekainaren 3an, astearte arratseko 10etan hasi eta ekainaren 4an, asteazken arratseko 10ak bitarte. UGTko ordezkariek ez dute bat egin deialdi honekin, beraien ustez «aitzinetik langileen batzordeak ahobatez mobilizazioak deskonbokatzea erabaki zuelako».

Horretaz gain, Nafarroako Gobernuko, Lan, Berrikuntza eta Industria Departamentuko eta BBBAko bulegoen aitzinean kontzentrazioa eginen dute, Zalain Transformados lantegiak duen arazoari, lehengai faltari, soluzioa eman dezaioten. Bidasoaldeko udalekin ere biltzekoak dira, arazoaren eta langileen kezken berri emateko. Modu berean, lantegiko zuzendaritzari informazioa ematea eta egoera honek langileen gain eragin negatiborik ez izatea eskatu diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun