Euskaraz gara mosaikoa osatzeko deia egin dute Bortzirietan

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 30a

Maiatzaren 31n, larunbat eguerdian 133 bortziriar behar dira Lesakan

Euskaraz Gara dioen mosaikoa osatzeko asmoa dute Bortzirietan. Zehazki, maiatzaren 31n, larunbat eguerdian Lesakan. Mosaikoa osatzearena UEMAren eskutik datorren ekimena da, datorren ekainaren 14an Tolosan ospatuko den Udalerri Euskaldunen Egunaren harira.

Egun horretan Tolosan bertan ere mosaiko erraldoia osatuko da baina eguna iritsi bitartean UEMAko bertze hainbat herrietan ere mosaikoak osatzen ari dira.

Bortzirietakoa, erran bezala, larunbatean burutuko da eta Lesakan eginen da 12:00etan, Harriondoa Kultur Etxearen atarian. Horretarako 133 bortziriar behar dituzte, herrika banatuta: Arantzatik 21 lagun, Beratik 32 lagun, Lesakatik 33 lagun, Igantzitik 23 lagun eta Etxalartik 24 lagun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun