Felix Errandonea Memorialean txirrindulari frantziarra garaile

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 29a

Utzitako argazkia.

Junior mailako txirrindulariei zuzendua, XXXVIII Felix Errandonea Memoriala burutu zen maiatzaren 10ean. Orthezziene taldeko Ciril Barthe frantziarra nagusitu zen, 70 kilometroak betetzeko ordubete, 51 minutu eta 32 segundo behar izan zituen.  Denbora berean sartu ziren Quesos Albeniz taldeko Eneko Aramendia eta Asesores de Navarra taldeko Diego Martinez Morentin. Hain zuzen, taldeka ere Asesores de Navarra taldea nagusitu zen. Argazkian, lasterketako hiru lehenbizikoak ageri dira Angel Ponbar Gure Txokoako presidentearekin. Hain zuzen, Gure Txokoatik eskerrak eman nahi dizkiete «lagundu ziguten guziei, bai moto eta kotxetan ibili zirenei, baita bidegurutzetan egon zirenei ere. Bereziki Lesaka eta Igantziko lagunei».
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun