Aurtengo bestetako azal lehiaketaren deialdia egin du Kultur Batzordeak. Lanak Berako besta giroa islatu beharko du eta Berako Bestak 2014 testua agertu beharko da nahitaez, bertze testurik gabe. Ekainaren 27ko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxean.