Guztiok Elkartearen aldeko jaialdia

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 29a

Berako Abesbatzaren ekimenez, Guztiok Elkartearen alde kontzertua an­tolatu dute maiatzaren 31rako. 17:45etik ai­tzinera trikitilariak herrian­ barna ibiliko dira eta 18:30­ean Al­tzateko Plazan jaialdia hasiko da hain­bat talderen partehartzearekin: Gure Txokoako dantzariek, Guz­tiok Elkarteko gurasoek, Amaia Leiza dantzariak, Irungo Carlos Zapirain areto dantza eskolako kideek, Bera, Igantzi, Doneztebe, Lesaka, Bera eta Berako Jubilatuen abesbatzek eta Berako Bandak parte hartuko dute. Kontzertuak ordubeteko iraupena izanen du eta euria eginez gero­, Altzateko frontoian izanen da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun