Haurrentzako besta antolatu du Enaitz Gara Taldeak ekainaren 7rako

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 29a

Egun horretan eginen dute hamar saskien zozketa

Enai­tzi laguntzeko elkar­ta­sun ekimenek ai­tzinera segitzen dute eta Enaitz­ Gara Guraso Taldeak antolatuta ekainaren 7an eginen den hau­rren bestaren atarian, ekitaldi gehiago izanen dira­.
 
ESNEA ENAITZEN ALDE
Maiatzaren 31n, Donezteben eginen den Malerrekako Egunean, Litro bat esne Enaitzen alde ekimena eginen dute. Esne brikaz eginiko bi horma handiren gibelean, bi mezu egonen dira gordeta. Euro bat ekar­tzen duen orok litro bat esne kentzen ahalko du brikaz eginiko hormatik eta ekarritako euro bakoi­tzeko, litro bat esne jasoko du. Hala, pixkanaka, gibelean gordeta dauden bi mezuak irakurri ahal izanen dira. 10:00­etatik eguerdira bitarte egonen da.
 
DOKUMENTALA
Ekainaren 1ean Nel Giardino Dei Suoni (Musikaren Lorate­gian) dokumentala ikusteko aukera izanen da. Wolfgang Fasser musikaterapeuta itsuak ezgaitasuna duten haurrei egungo gizarteak eza­rritako oztopoak gaindi­tzeko lagunduko die musika oinarri hartuta. 12 urtetik goitikoendako da eta filma italieraz egina badago ere, gaztelerazko azpitituluak ditu. Kultur Etxean eskainiko dute, 17:00­etan, eta sartzea borondatezkoa izanen da.
 
EGUN HAUNDIA
Ekainaren 7rako hau­rrentzako besta prestatu dute kiroldegi kanpoan, orain arte Enaitzen al­de egin denak izan duen­ babesa eskertzeko. 11:00etatik 19:30­era musikaz alaiturik, puz­garri, eskulan eta ezinduendako jolase­tan parte hartze­ko aukera izanen dute haurrek. Taloak­, krispetak eta pin­txoak jan eta tragoa hartzeko modua ere izanen dute. 19:00­etan, berriz, mer­ka­tarien­ lagun­tzarekin osatutako hamar saskiren zozketa eginen dute­. Horrez gain, sa­rre­ran hau­rrei doan bana­tuko diz­kieten zenbakiekin Pi­rritx, Porrotx eta Ma­rimo­totsen produktuak zoz­ke­tatuko dituzte. Zenbaki sarituak TTIPI-TTAPA, Xorroxin, eskualdeko ikas­­­tetxe, zozketako boletoak saldu diren denda­ eta ostatuetan eta enaitz­ lagundu.org atarian argitaratuko dituzte eta sarituek hilabete­ko epea izanen dute agertzeko.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun