Bidasoa aldeko arte eta artisautzaren lehen azoka eginen da maiatzaren 31n Lesakan

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 29a

Arte adierazpen ugari ikusgai jarriko dituzte Kultur Etxeko eremu ezberdinetan. Isidro Etxeberria

Hainbat margolari eta eskultoreen lanak ikusgai izanen dira Harriondoan ekainaren 22ra arte

Gure artea gure artean goiburupean Bidasoa aldeko arte eta artisautzaren lehen azoka eginen da maiatzaren 31n herrian, Bihotzkada Kolektiboak antolatuta. Bezperan, ortziral arratsaldeko 8etan, Gamazada eta bere eraginari buruzko solasaldia eskainiko du Pedro Mari Esarte historialariak udaletxeko pleno aretoan.

Gure artea gure artean goiburupean Bidasoa aldeko arte eta artisautzaren lehen azoka eginen da maiatzaren 31n herrian, Bihotzkada Kolektiboak antolatuta. Bezperan, ortziral arratsaldeko 8etan, Gamazada eta bere eraginari buruzko solasaldia eskainiko du Pedro Mari Esarte historialariak udaletxeko pleno aretoan.

Bidasoa aldeko arte eta artisautzaren lehen azokari dagokionez, larunbat goizeko 10etan txupinazoa botako dute, kolektiboaren manifestuaren irakurketa, txalaparta eta kantuarekin. Artisauen azoka orduan irekiko da Harriondoa Kultur Etxean eta Lesakako argazkilarien erakusketa Alhondigan. 10:30ean, Bidasoa aldeko pintore eta eskultoreen erakusketa irekiko da Harriondoan. Lan hauek ekainaren 22ra bitarte ikusteko aukera izanen da. 11:00etan haurren pintura tailerra eginen da da udaletxeko arkupetan. 14:00etan bazkaltzeko atsedenaldia hartu eta partehartzaileek otordua izanen dute. Bazkalondoan bigarren urratsa abiatuko da Plaza Zaharrean. 17:00etan olerkien irakurketa. 18:00etan Tantirumairu euskal folklore taldeko dantzarien emanaldia. Azoka bukatzeko, Zubietako joaldunak izanen dira 20:00etan eta 21:00etan kontzertuak Plaza Zaharrean. Goiz eta arratsaldez karrika animazioa izanen da, txistulariak, klown, Lesakako Abesbatza, kantautoreak, bertsolariak, txalaparta, malabaristak eta herri batukadaren partehartzearekin.

Bihotzkada kolektibotik gogoz eta esku zabalik gonbidapena luzatu nahi diete «edozein ekintza espontaneo eta librearekin parte hartu eta gurekin konpartitu nahi duten guztiei».

 

Parte hartuko duten artistak

Omar Cabello (Lesaka), Jone Taberna (Lesaka), Kemen Pumar (Lesaka), Jabier Fagoaga (Lesaka), Naike Ruiz (Lesaka), Estitxu Alvarez (Berroeta), Unai Ruiz (Bera), Andrea Gouraud (Bera), Oaia Perurena (Bera), Hodei Hernando (Etxalar), Nerea Olazabal (Irun), Maite Gaztelumendi (Irun), Jose Manuel Barahona (Lesaka), Begoña Durruti (Baztan), Alejandro Ordoki (Lesaka), Itziar Mikelperizena (Bera), Diana Iniesta (Arizkun), Juanma “Milingo” (Irun), Josu Goia (Bera), Edu (Berroeta), Nestor Basterretxea, Xabier Santxotena (Arizkun) eta Adrian Labadie (Etxalar).


Bidasoako margolarien erakusketa

Javier Ciga, Menchu Gal, Juan Larramendi, Elias Garralda, Kepa Arizmendi, Jose Mari Apezetxea, Ana Mari Marin, Javier Sagarzazu, Juan Carlos Olaetxea, Javier Igoa, Tomas Sobrino, Susana Zaldivar, Carmen Maura, Juan Ignacio Larra, Juan Carlos Pikabea, Nestor Basterretxea, Jon Zabaleta eta Teresa Lafragua.


Lesakako argazkilariak

Fidel Ordoki, Irantzu Pastor, Jabier Oronoz, Idoia eta Jasone Telletxea, Isidro Etxeberria, Jon Martinez, Paula Lekuberria, Joxe Emilio del Rio, Jabier Igoa, Gotzone Rekondo, Pako Sanchez, Mikel Caballero.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun