Enaitz Gara Guraso taldeak antolatuta, igandean 17:00etan Berako Kultur Etxean Nel Giardino Dei Suoni (Musikaren Lorategian) dokumentala ikusteko aukera izanen da.
Nicola Belucciren zuzendaritzapean, 2010ean Suitzan errodatutako 86 minutuko dokumentala da. Zentzumen guztien mugak ukitzen dituen filma zirraragarria da. Wolfgang Fasser musikaterapeuta itsuak ezgaitasuna duten haurrei egungo gizarteak ezarritako oztopoak gainditzeko lagunduko die musika oinarri hartuta. 12 urtetik goitikoendako gomendatua da eta filma italieraz egina badago ere, gaztelerazko azpitituluak ditu. Sarrera borondatezkoa izanen da.