Etxalarko Igerilekurako bi langile behar dira

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 27a

Ekainaren 22tik abuztuaren 25era irekiko dituzte Etxalarko udal igerilekuak. Artxiboko argazkia

Interesatuek lan kontratua edo autonomo kontratua aurkeztu behar dute ekainaren 11 baino lehen

Etxalarko udal igerilekuen funtzionamendu, garbiketa eta mantentze lanak egiteko esleipen deialdia egin du Udalak. Interesatuek bere proposamena aurkezten ahal dute, lan kontratuarekin edo autonomo kontratuarekin ekainaren 11ko 14:00ak baino lehen.

Etxalarko udal igerilekuen funtzionamendu, garbiketa eta mantentze lanak egiteko esleipen deialdia egin du Udalak. Interesatuek bere proposamena aurkezten ahal dute, lan kontratuarekin edo autonomo kontratuarekin ekainaren 11ko 14:00ak baino lehen.

Sorosle karnetaren jabe izan behar dute edo Nafarroako Gobernuak eskatutako baldintzak betetzea. Kasu honetan beharrezko ikastaroak egin beharko dituzte. Euskaraz mintzatu beharko dute. Lan kontratua ekainaren 21ean hasi eta abuztuaren 26ra bitartekoa izanen da. Instalazioak 11:00etatik 20:00etara ireki beharko dituzte, besta egunak barne. Udal igerilekuak ireki aitzinetik, kontratatuek instalazioak behar bezala jarri behar dituzte, eta denboraldia bukatutakoan erabiltzeko modu egokian utzi. Hilabeteko lansaria 1.250 eurokoa izanen da eta kontratatuei sarreren zenbatekoaren %25 dagokie. Ostatua ere beraiek kudeatuko dutenez, hor sor daitezkeen etekin edo galerak kontratatuen esku izanen dira.

Baldintzak udaleko web orrian edo udal idazkaritzan daude eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun