Aitor AROTZENAElias Garralda II. Margoketa azkarreko lehiaketa eta Haur Margoketaren Eguna antolatu ditu Beti Gaztek, Udalaren eta Lesakako Zerbitzuen Elkartearen laguntzaz ekainaren 8rako. Helduei dagokienez, lanak goizeko 9etatik 10etara zigilatuko dituzte eta 13:30etik 14:00etara bitartean aurkeztu elkartean. Lehenbiziko saria 500 eurokoa izanen da eta bigarrena 300 eurokoa. Herriko margolarien artean obrarik hoberenak 150 euroko saria jasoko du. Ttikienei dagokienez, hiru maila bereiziko dira: A maila (LH 1-2); B maila (LH 3-4) eta C maila (LH 5-6). Lehiaketa 11:00etan hasi eta 13:00etan bukatuko da eta maila bakoitzeko marrazki hoberenek saria izanen dute.