Gitarra eta biolin entzunaldiak eskainiko ditu Berako Musika Eskolak

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 26a

Gitarra entzunaldia eskainiko dute astelehen arratsaldean Berako Musika Eskolako ikasleek. Utzitako argazkiak

Maiatzaren 26an eta maiatzaren 27an

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan gitarra eta biolin entzunaldiak eskainiko dituzte maiatzaren 26 eta maiatzaren 27an, astelehen eta astearte arratsaldean.

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan gitarra eta biolin entzunaldiak eskainiko dituzte maiatzaren 26 eta maiatzaren 27an, astelehen eta astearte arratsaldean.

Gitarra entzunaldia astearte arratsaldeko 6etan hasiko da Musika Eskolan. Lizar Irigoien, Nastia Chebanenco, Rakel Telletxea era Iker Goikoetxeak “Le pont d’Avignon” frantziar herrikoia joko dute; Maren Garro, Aritz Garcia, Leire Goia eta Beñat Irazokik “La lune” frantziar herrikoia; Lutxi Iribarrenek “Kintxo barrilete” (Pirritx eta Porrotx); Oihan Iribarrenek “Txoria txori” (Mikel Laboa); Onintza Agirrek gitarra eta ahotsez “Martxa baten lehen notak” (Mikel Laboa); Oihana Huartemendia eta Maria Etxenikek, Oihana Huartemendia berak kantatuz “The call” (Regina Spektor); Olaia Inziarte eta Dabid Alegrek, Olaia Inziartek berak kantatu eta konposatutako “Ixilduko ez duten kantua”; gitarra taldeak, Oihana Eltzaurdiak kantatuta “Oinetan” (Afu) eta Manex Zapiain, Jon Mazizior eta Beñat Lopezek, Beñat Lopez kantari eta Ibai Ros baterian dutela, “Bixotza suten” (Gatibu).

 

Biolina asteartean

Maiatzaren 27an, astearte arratsaldeko 6etan hasita berriz, biolin entzunaldia eskainiko dute. Pieza gehienetan, Mari Jose Bergara izanen dute lagun pianoan biolinjoleek. Eduarda Gomesek “Twinkle little star” herrikoia joko du; Arnaldo Gomesek “Every breath you take” (The Police); Maddi Melladok “Concertino” (Perlman); Nerea O’Learyk “Hakuna Matata” (Elthon John); Maider Tapiak “Donkey Doodle” (W. Kroll); Ama Zelaieta pianojoleak “La donna e mobile” (Verdi) eta “Marcha militar” (R. Shumann); Sergio Paniaguak “Minueto Sol M” (Beethoven); Maitane Telletxea eta Eva Fernandez Salasek “Love is all around” (R. Presley); Katti Irastorzak “Concierto en La m” lehenengo mugimendua (Vivaldi); Zuhatz Larrondok “Forrest Gumo” (Alan Silvestri) eta Nerea O’Leary, Maider Tapia, Maddi Mellado, Katti Irastorzak osatutako biolin taldeak, Ainhoa Martin eta Nahia Telletxea pianoan lagun dutela, “Dance of the reed flutes” (Tchaikovsky).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun