Greba egiteko aukera aztertuko dute Zalaingo langileek maiatzaren 26ko batzarrean

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 23a

Zalaingo langileek lantegi atarian bi orduko elkarretaratzeak egin dituzte asteazken, ortzegun eta ortziral goizean. Aitor Arotzena

Aste honetan bi orduko elkarretaratzeak egin dituzte lantegi atarian

Condesa taldeko Zalain Transformados lantegiak egoera traketsean segitzen du. Alde batetik, Arcelor Mittal hornitzailearekin eta bankuekin egiten ari diren negoziaketei buruzko azalpenik ez die eman zuzendaritzak langileei eta bertzetik, lanerako behar duten lehengairik ez da ailegatzen lantegira. Horregatik, zenbait mobilizazio egiten ari dira. Maiatzaren 27tik ekainaren 6ra arte greba egitea erregistratu dute eta maiatzaren 26an, astelehen goizeko 10etan eginen duten batzarrean erabakiko dute langileek huelgara jo ala ez.

Zenbait instalakuntza geldirik daude Zalaingo lantegian eta langiean berriz, malgutasunaren aplikazioarekin etxean, ekoizpen langileetatik %15 bai behinpin.

Bien bitartean, aste honetan, maiatzaren 21, 22 eta 23an, Lantegi Batzordeak eta langileek bi orduko elkarretaratzeak egin dituzte lantegi sarreran. Nafarroako Gobernuaren Industria Batzordearekin ere biltzeko gestioak egiten ari da Langileen Batzordea, honek ere berari dagokion ardura bete dezan.

Gogoratu behar da maiatzaren 12an 24 orduko lan uztea eta Gasteizen manifestazioa egin zutela Zalaingo langileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun