Txistu entzunaldia eskainiko du maiatzaren 23an Berako Musika Eskolak

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 23a

Berako Musika Eskolako txistulariek bere emanaldia eskainiko dute ortziral arratsaldean. Utzitako argazkia

Ortziral arratsaldeko 6etan Musika Eskolan hasiko da emanaldia

Asteleheneko piano eta astearteko trikitixa eta akordeoi entzunaldien ondotik Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak txistu entzunaldia prestatu du maiatzaren 23rako.


Asteleheneko piano eta astearteko trikitixa eta akordeoi entzunaldien ondotik Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak txistu entzunaldia prestatu du maiatzaren 23rako.

Ortziralean 18:00etan hasiko da txistu entzunaldia Musika Eskolan. Elena Sansiñenak “Ardoa edanda” eta “Pintto-Pintto” herrikoiak joko ditu; Alaitz Iriartek “Nahiko larri” eta “Agur Jaunak” herrikoiak; Iraia Zapiainek “Iluntzean” (Maixa eta Itziar); June Lasartek “Astoa ikusi nuen” herrikoia; June Lasartek, Irati Pombar bonbetearekin lagun duela “Nere sentimendua” herrikoia; Irati Pombarrek “Xarmangarria zera” herrikoia; Peio Sansiñenak, Xan Larrañaga perkusioarekin lagun duela “Yellow submarine” (The Beatles) eta “Ardi xuriak” herrikoia; Sara Altzugurenek “Txulalai” euskal dantza; Sara Altzugurenek, Lorea Ugalde akordeoian lagun duela “Arratsalde honetan” (Sorotan bele”; Maialen Gomez eta Joanes Etxebestek “Ilargia” (Ken Zazpi) eta “Behin betiko” (Imanol Urbieta); Iker Osuak “Errenderikoa” herrikoia; Izaro Etxeparek “Nere herriko neskatxa maite” (Benito Lertxundi); Ane Pachecok “Galo” eta “Errenderikoa” herrikoiak; Asier Osesek “Adio sekulako” (Jose Inazio Ansorena Miner); Oier Larretxeak “Adan eta Eba” Federico Cortoren polka eta Ibon Irastorzak “Gizon dantza” euskal dantza eta “Andre Madalen” herrikoia, zenbait aldaketekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun