Ereindako uzta jasotzen lelopean Berako Gazte Egunaren hamargarren urteurrena ospatuko dute maiatzaren 24an. Horretarako, ekitaldiz betetako Eguna antolatu dute.
10:00etan botako duten altxaferoarekin hasiko dituzte ekitaldiak, eta orduan eginen dute egunaren aurkezpena. 10:30ean ginkana eginen dute eta 13:00etan Gaztetxearen hasieraren inguruko bideo emanaldia eskainiko dute. 13:30ean bakarrizketa saioa izanen da: Barry Manley eta Aitor Txarterinak Euskalduna naiz eta arraro nago aurkeztuko dute. 14:30ean bazkaltzeko paella izanen da.17:00etan joko poteoa egien dute herriko ostatuetan barna eta 20:00etan karaokearen txanda izanen da. 20:30ean eginen den afari-luntxaren ondotik, 21:00etan 3gabe2 taldearen kontzertua izanen da Katakuko terrazan. Ondotik dj-ak ariko dira: DJ Atala Boldamekin pintxeo herrikoia Kataku ostatuan eta DJ Mayordomo Bidaxka ostatuan.
Kaxerna Gaztetxetik mozorrotuta joateko gonbitea egin dute, baita etxetik bakoitzak bere edalontzia eramateko deia ere.