Ingalaterran ere badute Itsaso Fagoaga lesakarraren berri

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 20a

Itsaso Fagoagak bikain tiratu du asteburu honetan Londres hegoaldean jokatutako irekian. Utzitako argazkia

Londres hegoaldean jokatutako txapelketa ireki batean emakumerik onena izan zen eta bigarren sailkapen orokorrean

Ingalaterran ere badute Itsaso Fagoaga tiroen berri. Eskopetaren paperak behar bezala noiz jarri esperoan eman zuen denbora bat eta lesakarrak lan egiten duen Bedford Schoolen bitartez lortu zuen hori. Gero, segurtasun arazoak zirela eta eskopeta hegazkinean sartzeko ere arazoak izan zituen. Kontuak kontu, arazoak moldatu eta asteburu honetan Londres hegoaldean jokatutako txapelketa misto ireki batean parte hartzeko aukera izan du.

Parte hartu eta nola gainera! Erregulartasun handia erakutsi zuen eta lehenbiziko hiru txandatan 25 plateretik 22 hautsi zituen. Azkenekoan oraindik hobe aritu zen eta 25tik 24 lehertu zituen. Denera, 100etik 90. Gisa honetara, emakumeen artean onena izateaz gain, sailkapen orokorrean bigarren izan zen.

Gainerako tiralari guzien zorionak jasotzeaz gain, bi klubetan entrenatzeko eta tiratzeko gonbidapena ere jaso du. Izan ere, Ingalaterran skeet olinpikoa klub pribatuetan egiten dute eta horietako batean sartzea zaila (eta garestia) izaten da. Beraz, ate horiek irekita, badirudi Itsasori bere progresioan aitzinera egiteko aukera berriak ere zabalduko zaizkiola, sorterritik urrun baldin bada ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun