Trikitixa eta akordeoi entzunaldia eskainiko du maiatzaren 20an Berako Musika Eskolak

TTIPI-TTAPA 2014ko mai. 19a, 11:50

Berako Musika Eskolako akordeoilari eta trikitilarien txanda asteartean izanen da. Artxiboko argazkia

Astelehenean pianoarena eskaini zuen

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak trikitixa eta akordeoi entzunaldia prestatu du maiatzaren 20an.

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak trikitixa eta akordeoi entzunaldia maiatzaren 20an.

Maiatzaren 20an, asteartean 18:00etan hasiko da. Ihintza Udaetak trikitixarekin eta Naroa Otamendik akordeoiarekin “Triste bizi naiz eta” joko dute; Idoia Ibarboure trikitilariak “Mindegia” herrikoia; Nerea Iparragirre trikitilariak “Andre Madalen” herrikoia; Naroa Otamendi akordeoilariak “Parisen-Brummel” (Renato Buc); Leire Bereau trikitilariak “Eztia” herrikoia; Ekiñe Taberna eta Lorena Pérez trikitilariek “Iluntzean” (Maixa eta Itziar); Ekiñe Taberna, Lorena Pérez eta Leire Bereau trikitilariek “Polka” herrikoia; Irati Ibarra eta Ekiñe Zapiain trikitilariek “Mataculebra” (Kepa Junkera); Eneritz Goia trikitilariak “Belardi” eta “Bustuntzuri” (Korrontzi); Ane Osua trikitilariak “Ekainak 24” (Vendetta); Naroa Zapiain trikitilariak “Kaixarranka” (Kepa Junkera); Jone Etxepare trikitilariak “Urarte” (Korrontzi); Onintza Zapiain trikitilariak, Maialen Ruiz piano jolearen laguntzarekin “Ametsak” (Urgabe); Irati Fagoaga trikitilariak “Narama” (Gozategi) eta “Ataungo ardi beltza” (Korrontzi); Ainara Fernandez akordeoilariak “Vals Danubio” (Ivanovic); Maialen Larrañaga akordeoilariak “Hippy swinmng” herrikoia; Ane Fagoaga akordeoilariak “Bossa in Normandy” (Claude Thormain); Oinaha Leiza trikitilariak “Udaberria” (Oihane Jarza); Luis Perez eta Nerea Perez akordeoilariek “Cantango bajo la lluvia” (Bacharrack); Oihana Amoros eta Ane Bereau trikitilariek “Arrain saltzailearena” (Esne Beltza); Sarai Etxarte trikitllariak, Joseba Bertiz perkusioan lagun duela “Sardos K” (Korrontzi); Sarai Etxarte eta Ainhoa Larretxea trikitilariek “Baltxekua” (Esne Beltza) eta Maider Fagoaga trikitilariak “X” (Esne Beltza).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun