IV. Xabi Telletxea BTT jaitsiera maiatzaren 17an eginen da Igantzin

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 16a

Joan den urtean lohi artean egin behar izan zuten jautsiera. Aurten idorragoa egonen da. Artxiboko argazkia

Nafarroako txapelketa izanen da eta, aldi berean, Euskadiko Openerako puntuagarria

Igantziko Biltoki elkarteak Xabi Telletxea zenaren omenez laugarren urtez antolatutako BTT jaitsiera maiatzaren 17an eginen da. Txapelketa larunbat arratsaldeko 3tan hasiko da lehenengo jeitsierarekin. Entrenamenduak, berriz, goizeko 9etan hasi eta 13:00ak arte izanen dira.

Nafarroako Txapelketa erabakiko da Igantziko proban eta aldi berean Euskadiko Openerako puntuagarria izanen da.
Hortaz, parte hartzeko nahitanahiezkoa da federatuta egotea.

Informazio gehiagorako: 607355624 edo igantzikobiltoki@hotmail.com

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun