Txoriak ezagutzeko ibilbide gidatua eginen dute Etxalarko Naturzaleek igandean

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 16a

Hegaztiak ezagutu eta haien kantuak ezagutzeko geldituak dira ortziral arratsaldean ere Kultur Etxean

Hegaztiak eta txoriak ezagutzeko ibilbide gidatua proposatu du Etxalarko Naturzaleak taldeak maiatzaren 18rako. Igande goizeko 10etan elkartuko dira plazan eta herri inguruan dabiltzan txoriak ezagutuko dituzte, gidari lanetan Mikel Etxaniz naturzalea dutela.

Prismatikoak ez atzentzeko deia ere egin dute eta 12:30 aldera bukatuko da ateraldia.

Bertze aldetik, maiatzaren 16an, ortziral arratsaldeko 7etan Kultur Etxean biltzekoak dira, hegaztien errepasoa egiteko eta haien kantuak ezagutzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun