Bestetako egitarauaren azalerako lehiaketa deitu du Berako Kultur Batzordeak

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 16a

Programaren azalak Berako besten giroa islatu beharko du. Artxiboko argazkia

Lanak ekainaren 27ra arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da

Aurtengo bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 27ra arte (ortzirala) eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da.

Nahi duen guziak parte hartu ahal izanen du lehiaketan, eta nahi bertze lan aurkeztu ahal izanen ditu. Azalak Berako besta giroa islatuko du. Azalean Berako Bestak 2014 testua agertu beharko da nahitaez eta ez du bertzelako testurik eramanen. Gaia, estiloa eta erabilitako teknika libre izanen da, betiere Berako besta giroa islatzen badu. Lanek jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute, ezin dira izan bertze lehiaketetan aurkeztutakoak eta ez dira arruntean edo neurri batean argitaratutako bertze lan batzuen kopia edo plagioa, edo edonola bertze artista batzuen lanak: kartelak, margolanak…

Formatuari dagokionez, argazkia edo kartela kolorezkoa izanen da, ez da diapositibarik onartuko, paperean aurkeztuko da, eta bertikala izanen da, 18x27 cm.koa. Argazkia edo diseinua ez da inongo euskarriren gainean paratuko.

Lehiaketa honetarako espresuki epaimahaia osatuko da, betiere arte eta sormenarekin loturiko kideez osatua. Sari bakarra izanen da, 400 eurokoa. Kopuru honi PFEZ moduan dagokion atxikipena ezarriko zaio (%15).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun