Toki Ona-Bortziriak saskibaloi taldeko neska infantilek finala jokatuko dute

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 16a

Saskibaloian, Toki Ona-Bortziriak neska infantilek finala jokatuko dute larunbatean. Artxiboko argazkia

Etxeko azken partida jokatuko dute Beti Gazte eta Gure Txokoako futbol talde nagusiek

Denboraldia bukatua da eskualdeko hainbat kirol talderentzat. Bertzeak azken txanpa garrantzitsuan sartuak dira. Erraterako, saskibaloian Berako Toki Ona-Bortziriak taldeko neska infantilek finala jokatuko dute larunbatean Iruñean. Futbolean, etxeko azken partidak jokatuko dituzte Beti Gazte eta Gure Txokoako talde nagusiek. Lesakarrek, maila mantentzen dutela segurtatzeko partida bat irabazi beharra dute eta Mastegikoaren ondotik bertze aukera bat ere izanen dute. Beratarrentzat, denboraldiko azken partida izanen da eta igoera fasea jokatu duten arren, heldu den urtean ere Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan segituko dute.

Denboraldia bukatua da eskualdeko hainbat kirol talderentzat. Bertzeak azken txanpa garrantzitsuan sartuak dira. Erraterako, saskibaloian Berako Toki Ona-Bortziriak taldeko neska infantilek finala jokatuko dute larunbatean Iruñean. Futbolean, etxeko azken partidak jokatuko dituzte Beti Gazte eta Gure Txokoako talde nagusiek. Lesakarrek, maila mantentzen dutela segurtatzeko partida bat irabazi beharra dute eta Mastegikoaren ondotik bertze aukera bat ere izanen dute. Beratarrentzat, denboraldiko azken partida izanen da eta igoera fasea jokatu duten arren, heldu den urtean ere Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan segituko dute.

Hauek izanen dira asteburuko norgehiagokak:

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte – Touring, igandean 17:30ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasea

Gure Txokoa – Intxurre, larunbatean 11:30ean Berako Matzadan.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopako final laurdenak

Gure Txokoa – Kostkas, igandean 17:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera fasean

Doneztebe – UCD Burlades A, larunbatean 12:00etan Donezteben.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean

Ekintza - Beti Gazte, igandean 12:30ean Donostiako Berion.

Nafarroako infantilen lehen mailako bigarren fasean

CAD Irabia - Beti Gazte, larunbatean 12:30ean Irabia ikastetxean.

CF Beriain – Doneztebe, larunbatean 10:00etan Beriainen.

UCD Burlades – Baztan, igandean 15:30ean Erripagainan.

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Gazte Berriak Antsoain – Baztan, larunbatean 16:00etan Antsoainen.

Nafarroako Emakumeen Ligan

Doneztebe – CD Lagunak, larunbatean 17:00etan Donezteben.

Alebinak futbol 8 (bigarren fasea)

UCD Burlades B - Doneztebe A, igandean 10:45ean Erripagainan.

Gazte Berriak Antsoain C - Baztan A, igandean 10:45ean Antsoainen.

CAD Irabia B - Beti Gazte A, larunbatean 10:00etan Irabia ikastetxean.

Baztan B – CD Inter de Pamplona, larunbatean 11:00etan Elizondon.

CD Ademar A - Gure Txokoa A, larunbatean 12:00etan Sarrigurengo Maristas ikastetxean.

CD Burlata C - Baztan D, igandean 10:45ean Erripagainan.

CD Amaya B - Beti Gazte B, larunbatean 10:00etan Amayan.

CD Itaroa Huarte D - Gure Txokoa B, larunbatean 11:00etan Uharteko Aretan.

CD San Ignacio C - Doneztebe B, larunbatean 13:15ean Jesuitas ikastetxean.

Baztan C – Gazte Berriak Antsoain G, larunbatean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Benjaminak futbol 8 (bigarren fasea)

Doneztebe A – Beti Gazte A, larunbatean 9:30ean Donezteben.

Doneztebe D – Baztan A, larunbatean 9:30ean Donezteben.

Baztan B – Doneztebe C, igandean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe B atsedena.

Gure Txokoa B – Doneztebe E, larunbatean 10:30ean Lesakako Mastegin.

Beti Gazte B – Baztan C, larunbatean 10:30ean Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa C – Beti Gazte C, larunbatean 11:30ean Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa A atsedena.

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako hirugarren mailan

Umore Ona Goizueta – Legorreta Gazte-Piku, ostiralean 22:00etan Goizuetako eskolan.

 

ESKUBALOIA

Emakumezkoen Kopan

Baztango KT – SD Lagunak, larunbatean.

Neska kadeteak kopan

Oberena A - Baztango KT, larunbatean 10:00etan Iruñeko Oberenan.

Infantil mutikoak kopan

Erreka – Atarrabia BO, larunbatean 11:30ean Doneztebeko kiroldegian.

Infantil neskak

BM River Ega - Baztango KT A, larunbatean 9:30ean Andosillako kiroldegian.

Alebin neskak

Loyola - Baztango KT A, larunbatean 10:00etan Iruñeko San Ignacion.

Baztango KT B – Loyola, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.

Erreka - Malkaitz A, larunbatean 10:30ean Doneztebeko kiroldegian.

Prealebinak

BM Ardoi – Erreka, larunbatean 10:30ean Zizur Nagusian.

 

SASKIBALOIA

Junior neskak

Toki Ona Bortziriak – Liceo Monjardin C, larunbatean 18:30ean Berako Toki Ona kiroldegian.

Neska kadeteak

Toki Ona Bortziriak – Larraona, larunbatean 11:45ean Berako Toki Ona kiroldegian.

Neska infantilak

Toki Ona Bortziriak – Lodosa. Bigarren mailako finala jokatuko dute larunbatean 11:00etan Iruñeko Larrabiden.

Minibasket neskak

Toki Ona Bortziriak – CBSA El Navarrico, larunbatean 10:40ean Zizur Nagusiko kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun