Giro ederrean eta parte hartze handiarekin joan ziren Udaberriko bestak

Joxean ORTEGA 2014ko maiatzaren 15a

Oskar Txoperenak gidatuta Berrizaun auzoa ongi ezagutzeko aukera izan zuten. Joxean ORTEGA

Dantza taldeak omenaldi hunkigarria eskaini zion Saioa Telletxeari

Udaberriko bestak joan ziren, baina oraindik beraiekin oroitzen gara: euripean egindako mendi irteerak, bata Oskarrekin Berrizaun auzoa ongi ezagutzeko zena eta bertzea herriko haurrekin egin zena. Kantuan aritu ginen herrian barna, dantza taldeak omenaldi hunkigarria eskaini zion Saioa Telletxeari  eta opil go­xoak jan genituen. Gaztetxoek pelikula barregarria ikusi zuten eskolan, Iñigo Segurolak bere jakinduria eta landare ederrak eskaini zizkigun, trikipoteoan aritu ginen eta larunbateko gaua borobiltzeko sekulako kontzertuez gozatu genuen Udaberri On jaialdian. Herriko gazteek UdaberriOn kontzertuak finantzatzeko zozketa bat antolatu zuten. Kontzertuen eguneanbertan egin zen zozketa eta saria 977 zenbakiari egokitu zaio. Herritar batentzat izan da saria, Xeli Etxebe­rriarentzat.
 
Bukatzeko, igandean eskolako 2. eta 3. zikloetako ikasleek berebiziko emanaldia eskeini zuten herri osoaren aitzinean.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun