Eliza garbitzeko sari gisa, maiatzaren 22an, herritar eta igantziarrak elkarrekin, Oibar, Sos del Rey Catolico eta Uncastillo herrietan ibiliko dira. 07:00etan autobusa aparkalekutik abiatuko da eta iluntzerako etxera itzuliko dira. Bidaiara joaterik ez dutenek hilaren 19an, 20:00etan, berendu-afaria izanen dute Zahar Txokon.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.