Gure Esku Dago dinamikarekin bat eginez herritarren argazkia eginen da maiatzaren 25ean

Nerea ALTZURI 2014ko maiatzaren 15a

Giza katean parte hartzeko metroa eros daiteke herrian

Jakinen duzuenez, Euskal Herritarrok gure etorki­zuna erabakitze­ko dugun eskubidea alda­rrika­tzeko Gure Esku Dago di­namika martxan da. Proiek­tu honen baitan, hainbat dira Euskal He­rriko herri eta auzoetan egiten ari diren ekintzak, baina hitzordu nagusia ekainaren 8an eginen da, erabaki­tzeko eskubidearen alde Durango eta Iruñea batuko dituen 123 ki­lometroko giza katea osatuz.

 Arantzan ere Gure Esku Dago aldarrikapenarekin bat egiteko hitzordua paratua da eta maia­tzaren 25ean izanen da, 12:00etan. Herri­tarren argazki bat eginen da plazan eta arlo desberdinetako he­rritar, talde eta eragileei parte hartzeko gonbi­tea luzatu die Gure­ Esku Dago lantaldeak. Argazkia ahalik eta kolo­re­­tsu eta ani­tze­na izan dadin, bakoi­tzak bere sen­ti­tzen duen­ arro­pa edo osaga­rria­re­kin joa­teko deia egin dute: dan­tzari, Mozorro Zuri, txistu­lari, trikitilari, txi­rrin­du­la­ri, pilotari, karate­la­ri, base­rritar, Pelle-Ttiki­ edo Ekai­tza Elkarte­ko­ za­­­piarekin, Mendi Itzu­li­ko, eskolako edo Aran­tza­­ Rockeko kamisetare­kin...

Bertzalde, ekainaren 8ko giza katean parte har­tzeko metroa Herriko Etxean edo Aterpean eros daiteke hilaren 31ra bitarte. Aranz­tarrak 108. kilometroan izanen gara­, Itza herrian, Irur­tzun­­dik Iruñerako bidean. Herritik autobusa ere paratuko da Itzara joate­ko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun