Maiatzaren 4an Lurriztiederra auzoko bestak ospatu ziren. 50 lagun inguru bildu ziren Agerrebereko bordan, auzoan bizi direnak edo bertan jaiotakoak. Urtero bezala, xuri-beltzak, zirian erretako bildotsa eta gaztanbera eta tarta ezberdinak izan zituzten bazkaltzeko. Eguraldia ederra lagun izan zuten eta bazkalondoa Gregorio akordeoilariak alaitu zuen.