Maiatzaren 3an Altxata elkartearen urteko batzar orokorra egin zen. Aitzineko urteko ekintzen errepasoa egin ondotik aurtengo asmoen berri eman zen: datorren urtean, aurten egin diren ekintzak mantendu eta horrez gain mendi itzulia izanen da apirila akaberan. Gasna feria eguna hurbiltzen ari da eta horretan buru belarri ari da Altxata (egun horretarako laguntzaileak behar direla ere ohartarazi dute). Batzordea ez zen berritu baina sartu nahi duen inor egongo balitz gonbidatuta dago.