Landa eremuko eskolen IV. Jardunaldiak Irain eskola publikoan eginen dituzte

Aitor AROTZENA 2014ko maiatzaren 15a

Nafarroako landa eremuko eskolen laugarren jardunaldiak eginen dira maiatzaren 17an Irain eskolan, 10:00etatik 14:30era.
 
Nafarroan 12 gunetan banatutako 70 landa eskola baino gehiago daude. Jardunaldi honek hiru helburu nagusi ditu: alde batetik, Nafarroako landa eskolek abian jarri duten lana ezagutaraztea; bestetik, landa eskolak elkar ezagutu eta lankidetzan jardun daitezen bultzatzea; eta, azkenik, eskola hauetan ematen diren eta irakasle eta hezkuntza eragile gehienek ezagutzen ez dituzten lan dinamikak ezagutzera ematea gizartean. 
 
Harrera eta jardunaldiaren aurkezpenaren ondotik, bi txandatan lantegiak eginen dira. Bortzirietako eskolei dagokienez, Etxalarko Landagain eskolako Aintzane Ollokiegi Eskola inklusiboaz ariko da; Ara­n­tzako eskolako Aitor Elexpuru “Eskola baratza” proiektuaz ariko da eta Raul Garciak, Etxalar, Igantzi eta Arantzako eskoletan burutzen duten antzerki eta adierazpen tailerraz ariko da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun