Eguraldi euritsuari aurpegi alaia paratu eta giro ederrean joan zen Gazte Asanbladak antolatutako Gazteguna. Goiz-goizetik mozorrotuta atera ziren herriko gazteak ekitaldi ezberdinetara. Makarroi txapelketa, pankarta egitea eta bazkria frontoian egin behar izan zuten, eta arratsaldean jokuak, Skandalue elektrotxarangarekin poteoa, berendu-afaria eta kontzertuak izan ziren herriko ostatuetan. Aurtengoan Lasarteko gazteak gonbidatuak zituzten egunpasara.