Gure artea gure artean goiburupean Bidasoa aldeko arte eta artisautzaren lehen azoka eginen da maiatzaren 31n herrian, Bihotzkada Kolektiboak antolatuta.
Gpizeko 10etan txiupinazoa botako dute, kolektiboaren manifestuaren irakurketa, txalaparte eta kantuarekin. Artisauen azoka orduan irekiko da Harriondoa Kultur Etxean eta Lesakako argazkilarien erakusketa Alhondigan. 10:30ean, Bidasoa aldeko pintore eta eskultoreen erakusketa irekiko da Harriondoan. Lan hauek ekainaren 29ra bitarte ikusteko aukera izanen da. 11:00etan haurren pintura tailerra eginen da da udaletxeko arkupetan. 14:00etan bazkaltzeko atsedenaldia hartu eta partehartzaileek otordua izanen dute. Bazkalondoan bigarren urratsa abiatuko da Plaza Zaharrean. 17:00etan olerkien irakurketa. 18:00etan Tantirumairu euskal folklore taldeko dantzarien emanaldia. Azoka bukatzeko, Zubietako joaldunak izanen dira 20:00etan eta 21:00etan kontzertuak Plaza Zaharrean. Goiz eta arratsaldez karrika animazioa izanen da, txistulariak, klown, Lesakako Abesbatza, kantautoreak, bertsolariak, txalaparta, malabaristak eta herri batukadaren partehartzearekin.
Bihotzkada kolektibotik gogoz eta esku zabalik gonbidapena luzatu nahi diete «edozein ekintza espontaneo eta librearekin parte hartu eta gurekin konpartitu nahi duten guztiei».