Herri Liburutegiak eta Kultur Batzordeak antolatutako I. Orri-marka lehiaketako epaimahaiak saridunak jakitera eman zituen apirilaren 30ean liburutegian izandako ekitaldi berezi batean. Saridunei diploma bat entregatu zaie, liburu sorta bat eta lan saritu bakoitza editatu da. Editatutako lanak eskuragarri egonen dira jendearentzat orri-markak bukatu arte. Guztira 130 lanek parte hartu zuten lehiaketan eta ikusgai egonen dira liburutegian maiatzaren 30era arte.Horietatik ondoko hauek izan ziren sarituak: A maila (10 urte arte), Akerbeltz, Jon Pagola Lopez-ena; B mailan (11-15 urte), Lamia, Irantzu Goienetxe Batiz-ena eta C mailan (15 urtetik aitzinera), Mari, Nekane Mujika Irazokirena.