Ereindako uzta jasotzen lelopean Gazte Egunaren hamargarren urteurrena ospatuko dute maiatzaren 24an. 10:00etan botako duten altxaferoarekin hasiko dituzte ekitaldiak, eta orduan eginen dute egunaren aurkezpena. 10:30ean ginkana eginen dute eta 13:00etan Gaztetxearen hasieraren inguruko bideo emanaldia eskainiko dute. 13:30ean bazkaltzeko paella izanen da eta ondotik bakarrizketa saioa. 17:00etan joko poteoa egien dute herriko ostatuetan barna eta 20:00etan karaokearen txanda izanen da. 20:30ean eginen den afari-luntxaren ondotik, 21:00etan 3gabe2 taldearen kontzertua izanen da Katakuko terrazan. Ondotik dj-ak ariko dira: DJ Atala Boldam Kataku ostatuan eta DJ Mayordomo Bidaxka ostatuan.
Kaxerna Gaztetxetik mozorrotuta joateko gonbitea egin dute, baita etxetik bakoitzak bere edalontzia eramateko deia ere.
Txartelak Kataku eta Errekalde ostatuetan eros daitezke, 10 eurotan, maiatzaren 19a baino lehen.